URRE SUKARRA - Harri txiki batengatik

documental la fiebre del oroUrre sukarra dokumental berri baten titulua da.

Mozambiken egindakoa da, baina Nafarroan bizi den Rafael de la Puentek zuzendua eta Medicus Mundi GKEk  babestua da.

Urre sukarra tituluak hemeretzigarren mendeko Kalifornia gogora ekartzen dit, kanpaleku zakarrak, gizon-emakume ausartak eta giro ero bat, biolentziaz eta zikinkeriaz  betea. Oraingo honetan Mozambiken gertazen ari da urre sukarra.

Eta ez da pelikuletan  bezala ikusten dugun fikzioko Kalifornia bat, ederrak diren aktore eta aktoresa ilegorriak antzeztutako gidoi bat. Ez. Benetakoa da. Orain gertatzen ari dena, guretik ez hain urruti, 4.0 iraultza industrialarako buru-belarri prestatzen ari garenean, dronak nonahi gure mendietan ikusten ari garenean. Beharbada zoratzen ari da gure mundu hau, non fikzioa eta errealitatea gero eta gehiago nahasten den, non  jendea txirotasunatik betiko ateratzeko itxaropenarekin prest dagoen zulo ilun eta zikin batera sartzeko.

Filma laburrean erraten den bezala: “harri txiki batek betiko konpontzen ahal du zure etxekoaren bizia”.

Beharbada zoratzen ari da gure mundu hau: batzuk eskuz harri-bitxiak biltzen eta bertzeak  lepokoak denda liluragarrietan erosten, txartel sofistikatuenekin gainera.

Hona hemen filmaren helbidea:

lafiebredeloro.org