Zer da GGT? - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Zer da Gatazkarik Gabeko Teknologia?

Gatazkarik gabeko teknologia” ALBOAN GKEaren kanpaina bat da, eta haren asmoa da ezagutzera ematea mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura.

Era berean, eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko.

  • Sina ezazu. Europako gizarte zibileko erakundeok eskatu dugu zuzendu dadila Europako direktiba, zeinak planteatzen baitu Europako industriak ez dezala erabili gatazka armatuak sustatzen dituen salerosketako mineralik.

 

 

  • Birzikla ezazu zure mugikorra. Telefono mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean.
  • Zabaldu ezazu kanpaina. Ahal dugun urrunen iritsi behar dugu, ekimen honekin pertsona gehiagok egin dezaten bat.
  • Laguntza ekonomikoa.
  • Treba zaitez.

Zer gertatzen da Kongon?

Kongoko Errepublika Demokratikoa, batez ere herrialdearen ekialdea, munduko meatzaritza-gune garrantzitsuenetako bat da. Han dago koltanaren munduko erreserben % 80; mineral hori gabe, ezinezkoa izango zen teknologia berrien iraultza, bereziki teknologia mugikorrarena.

Koltanaz gain, aipagarriak dira, batez ere, funtsezko zereginak betetzen dituzten beste hiru mineral: urrea, wolframioa eta eztainua. Mineral horiek urriak eta garestiak dira, eta ‘gatazka-iturri diren mineralak’ edo, are gordinago, ‘odolezko mineralak’ deitzen zaie.

Haien erauzketa, prozesamendua eta salmenta talde armatuek kontrolatzen dute, eta infernurik okerrena bilakatu dute Kongo. Izan ere, bost milioi lagun baino gehiago hil dira 1998tik; 2013an bakarrik, milioi bat lagun lekualdatu dira; eta, urtean, ehun mila emakume baino gehiago bortxatzen dituzte.

“Odolez zikindutako” mineral horiek iristen dira gure eskuetara gure mugikorretan ezkutatuta. Horretaz oso jakitun izan gabe ere, meatzeetan hainbeste jende esplotatzen jarraitzea eta gatazketan esku hartzen duten talde armatuei eustea finantzatzen laguntzen dugu.

ALBOANen, herritarren mobilizazio handi bat sortu nahi dugu, gure ordezkari politikoei eta enpresei eskatzeko arautu dezatela (Honako esteka jarri: “Sina ezazu mineralen bidezko salerosketa baten alde”) mineral horien nazioarteko salerosketa. Ez dugu nahi salerosketa hori izatea Kongoko ekialdeko gerra eta milaka lagunen esplotazioa finantzatzeko bidea.

Era berean, laguntza eskatzen dugu gatazka armatuarengatik beren etxea utzi behar izan dutenen bizi-baldintzak hobetuko dituzten proiektuei laguntzeko.

Gatazkarik gabeko teknologia nahi dugu. Egingo duzu bat?

Gatazkan dauden mineralen salerosketa arautzea.

Natura-baliabideen gaineko presioa handituz joan da azken hamarkadetan, globalizazio ekonomikoaren eta kontsumo-mailen gehikuntzaren ondorioz planeta osoan. Politikoki ezegonkorrak diren eremuetan, hala nola Kolonbian, Hondurasen edo Kongoko Errepublika Demokratikoan baliabide horiek kontrolatzeko borrokek, askotan, bertako biztanleen giza baliabideen urratzea handitzen dute.

ALBOAN eta nazioarteko sareetan osatutako gizarte zibileko beste erakunde batzuk gatazkan dauden eremuetatik etorritako mineralen merkataritza arautzea eskatzen ari gara. Gaur egun badaude gardentasuna hobetzeko eta enpresek kontuak emateko printzipio etikoak proposatzen dituzten nazioarteko arautegiak. Gure erronka borondatez betetzekoak diren printzipio horiek nahitaezko lege bihurtzea da.

Zer diote nazioarteko arautegiek?

 

Nazio Batuak

Egoera horrekin amaitzeko, Nazio Batuen erakundeak Enpresa eta Giza Baliabideen Printzipio Gidariak onetsi zituen 2011. urtean. Hau ezartzen dute:

  • Estatuek giza eskubideak BABESTU BEHAR dituzte beren jurisdikzioaren barruan.
  • Enpresek giza eskubideak ERRESPETATU BEHAR dituzte lan egiten duten tokian.
  • Enpresekin zerikusia duten agintekeriaren biktimen ORDAINKETA hobetu BEHAR da.

Erantzukizun kolektiboak definitzeko erreferentzia orokorreko esparrua da, giza eskubideak “babesteko, errespetatzeko eta eragozteko” orduan. Eskema honen nobedade nagusia da enpresak giza eskubideekin betebeharrak eta erantzukizunak dituzten subjektutzat hartzen dituela lehen aldiz, eta ez Estatuak edo nazioarteko erkidegoa bakarrik.

Dodd-Frank legeak eragin positiboa izan du. Izan ere, gatazkaren eta mineral-ustiaketaren artean dagoen loturari buruzko kontzientziazio-maila handitu du. Horrez gain, gatazka-iturri diren mineral nagusien meatzeak ustiatzea legez kanpoko talde armatuentzat eta armadarentzat hain errentagarria ez izatea lortu du, eta, batez ere, aurrekari positiboa izan da frogatzeko gobernuek badutela gaitasuna hornikuntza-kateak garbitzeko eta enpresen borondatezko ekimenez harago joateko.

Printzipio Gidarien arau-esparruak duen arazo nagusia, hala ere, eraginkortasun falta da. Enpresa-erantzukizunaren ikuskera boluntarista batean oinarritzen denez, enpresak berak dira noiz eta nola baliatuko duten bere erantzukizuna giza eskubideekin. Bien bitartean, merkataritza-jarduerekin eta hornidura-kateen opakutasunarekin lotutako urratzeak eta krimenak gertatzen jarraitu dira.

Hori dela eta, Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainatik  Alianza Orokorrarekin bat egitea erabaki dugu, Nazio Batuei Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko Itun Lotesle bat eskatzeko. Hauek dira mugimendu horren helburuak: nazioz gaindiko enpresa handien zigorgabetasunarekin amaitzea; enpresa horien ekintzarengatik gertatutako neurrigabekerien biktimen ordaina eta justizia bideratzea eta, azkenik, hornidura-kalte orokorretan behar bezalako gardentasuna eta izapidetzea sustatzea. Hemen azaltzen dugu.

ELGAren Nahitaezko Eginbidearen Gida

ELGAren Nahitaezko Eginbidearen Gida, Gatazka edo Arrisku handiko Eremuetako Mineralen Hornidura Kate Arduratsuetarako da gobernuaren eta laguntzazko alde anitzeko ekimen baten lehen adibidea, gatazka-eremuetatik datozen mineralen hornidura-kateen kudeaketa arduratsuari buruz. Gidak zenbait urrats egitea gomendatzen die enpresei beraien mineralen hornidura-katean gardentasuna hobetzeko [infografia]. Lau mineralei jartzen die arreta bereziki: eztainua, tantalioa, tungstenoa eta urrea. Baina bere gomendioak eremu gatazkatsuetatik ateratzen diren beste mineral batzuetan ere aplika daitezke (kobaltoa, uranioa eta abar).

Dodd-Frank legeak eragin positiboa izan du. Izan ere, gatazkaren eta mineral-ustiaketaren artean dagoen loturari buruzko kontzientziazio-maila handitu du. Horrez gain, gatazka-iturri diren mineral nagusien meatzeak ustiatzea legez kanpoko talde armatuentzat eta armadarentzat hain errentagarria ez izatea lortu du, eta, batez ere, aurrekari positiboa izan da frogatzeko gobernuek badutela gaitasuna hornikuntza-kateak garbitzeko eta enpresen borondatezko ekimenez harago joateko.

Eta nola bihurtzen dira arautegi horiek lege?

AEBn ☺

Estatu Batuetan 2010. urtean onartutako Wall Streeteko erreforma legeak, Dodd-Frank Lege gisa ere ezaguna denak, ELGAren Gidan aipatzen diren lau mineralen (tantalioa, eztainua, wolframioa eta urrea) merkataritza arautzen duen atal bat du: 1502 atala. Legearen eremu geografikoa Kongoko Errepublika Demokratikotik edo haren auzoko herrialdeetatik datozen lau mineral horien merkataritzara mugatzen da. Baina mineral horiek erabiltzen dituzten eta burtsan kotizatzen duten Estatu Batuetako enpresa guztientzat nahitaezkoa da.

Dodd-Frank legeak eragin positiboa izan du zenbait zentzutan. Lehendabizi, kontzientziazio maila handitu duelako mineralen gatazkaren eta ustiapenaren artean dagoen loturan. Bigarrenez, enpresek beren hornidura-katean gardentasuna hobetzeko arrazoizko esfortzuak egin ditzaketela frogatu dutelako. Hala ere, zenbait txostenek dioten moduan, oraindik bidea dago egiteko (Amnistia eta Global Witnessen txostena). Azkenik, meatze-ustiategien bidez talde armatuen finantzazioa zailtzen duelako.

Europan ☹

eremuetako mineralen hornidura arduratsuari buruzko 2017/821 erregulazioa onartu zuen. AEBko legearen mineral berak barne hartzen ditu (hau da, 3TG direlakoak: eztainua, tantalioa, tungstenoa eta urrea), baina badu abantaila bat: hedadura orokorra izango du. Horrenbestez, gatazka-eremuko edozein tokitatik etorritako mineraletan eragingo du, ez bakarrik laku handien Afrikako eskualdetik datozenetan. Hori positiboa da, gatazkan dauden hainbat eskualde daudelako, hala nola Kolonbian, Afganistanen, Myanmaren edo Hondurasen. Hor, mineralen erauzketa talde armatuen eta krimen antolatuko finantzazioarekin lotuta dago.

Berri horren aldean, Europako erregulazioak mineralen zuzeneko inportatzaileengan bakarrik izango du eragina. Hau da, ez ditu barne hartuko osagai elektronikoak eta osagai horiekin gailu manufakturatuak (esaterako, ordenagailuak, telefono mugikorrak, tabletak eta abar) inportatzen dituzten enpresak.

Beraz, ezinbestekoa da laguntzak biltzen jarraitzea, enpresei hornidura arduratsuko ekimenetan parte har dezaten eskatzeko; EBri legedia eta haren eragina hobetzeko beharrezkoak diren laguntza-neurriak ezar ditzan, eta administrazio publikoei gailu elektronikoen erosketetan kontratazio arduratsuko irizpideak erabil ditzaten.

Sinatu eta zabaldu gure Gatazkarik Gabeko Teknologiaren aldeko eskaera.

Laguntzeko beste modu batzuk:

  • Kanpaina zure gizarte-sareetan partekatuz eta zabalduz.
    • facebook facebooken.
    • twitter twitterren.
    • google_plus google plusen.
    • linkedinlinkedinen.
  • Telefono mugikorrak jasotzeko eta birziklatzeko kanpainan parte hartuz.
  • Ekintza Humanitarioko proiektuetan laguntzeko dirua bilduz, Kongoko gatazkaren ondorioz lekualdatu eta errefuxiatu diren pertsonen alde.
  • Gehiago prestatuz, eta hezitzailea bazara, kanpaina zure hezkuntza talde edo zentrora eramanez. Horretarako, ezagutu gure hezkuntza materialak.

Gizarte zibila ALBOANekin batera ☺

Egoera horren aurrean, Europako gizarte zibileko erakundeek eskatu dute zuzendu dadila direktiba hori, enpresentzat loteslea izan dadin. Beren ahotsa entzuna izan dadin, sinadurak biltzeko kanpainak egingo dituzte erakunde horiek datozen hilabeteetan, beren eskaerak ordezkari politikoei helarazteko. Pertsona askoren bizitza dago jokoan.

Eman iezaguzu zure helbide elektronikoa martxan jarri ditugun herri-ekintzen berri izan dezazun –sinadurak biltzea izango da ekintza horietako bat.

Gatazkan dauden mineralei buruz gehiago jakiteko

Baliabide naturalen eta gatazkaren arteko loturak hautsiz: EBko arauketarako auzia. Gizarte zibilaren ikuspuntutik idatzitako dokumentua.

Europako eta munduko gobernuz kanpoko 28 erakunderen talde honek Europako Batzordeari eskatzen dio egin dezala legedi bat, Europako negozio-erakundeei honako hau eskatzen diena: hornikuntza-katea behar den ardurarekin zuzentzea, ziurtatzeko moduan izateko baliabide naturalak ekoiztean edo salerostean ez dutela gatazkarik finantzatzen edo giza eskubideen gehiegikeriak ahalbidetzen laguntzen.

Nazio Batuek eta Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak aldezten dituzten nazioarteko helburuak bete behar ditu gutxienez legedi horrek, eta Europar Batasunaren Korporazioaren Erantzukizun Sozialaren estrategian bertan jasotako printzipioak hartu behar ditu barne.

Erakundeak Aliatuak

 

JESC-Logo RVB-Horizontal

 jesuit missions

 

 

 

 

logo_eurac   logoxavier

 

 

 

 

 

 

cabecera_redes

 

Logo IAN

 

 

 

synergie

FEC

 

 

 

 

logotipo FGS

 

formatos-logos-sj-azul

grupo pro africa

 

 

 

 

SCK-2

Logo JP_altadef