Zer da “Lurraren Aldeko Mugikorrak”?
“Lurraren Aldeko Mugikorrak” ALBOAN gobernuz kanpoko erakundeak “Gatazkatik Gabeko Teknologia” kanpainari loturik proposatu duen ekintza da. Ekintza hau telefono mugikorra erabiltzen duten pertsonei zuzenduta dago, eta, erabiltzen ez diren mugikorrak jasota, helburu hauek bete nahi ditu:
- Ekintza humanitarioak, mugikorrak birziklatuz lortutako diruarekin, garapen-arloko proiektu humanitarioak egitea Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean.
- Ingurumenaren zaintza, erabiltzen ez diren mugikorrak bilduta eta kutsatzen ez duen modu batean erabiliz (berrerabili eta birziklatu).
- Kontsumo arduratsua, mugikorren bizitza erabilgarria luzatuta, eta, beraz, mugikorrak fabrikatzeak duen ingurumen-inpaktua arrazionalizatuta.
Nork har dezake parte?
“Lurraren Aldeko Mugikorrak” herritarrak mobilizatzeko proposamena da, eta, beraz, pertsona eta instituzio askoren parte-hartzea behar du:
- Komunikazioa: “Lurraren Aldeko Mugikorrak” proposamenak pertsonen eta instituzioen lankidetza behar du, mezua ezagutzera emateko eta laguntza emateko prest egon daitezkeen ahalik eta herritar gehienengana heldu eta gonbidatu ahal izateko.
Mezua: “Birziklatu erabiltzen ez duzun mugikorra, ekintza humanitarioko proiektuak bultzatzeko, ingurumena zaintzen laguntzeko eta telefono mugikorren kontsumo arduratsua egiteko”.
Horretarako:- Erabiltzen ez diren mugikorrak emateko eta edukiontzi egokietan uzteko eskatzen da.
- Instituzioei eta boluntarioen taldeei laguntza eskatzen zaie mugikorrak biltzeko tokiak jartzeko eta bilketa sustatzeko.
- Biltzeko puntuak: “Lurraren Aldeko Mugikorar” proposamenak pertsonen eta instituzioen lankidetza behar du, pertsonak igarotzen diren tokietan bilketa-puntuak jar daitezen.
Horretarako, hau behar da:- Mugikorrak biltzeko ontziak jartzea, ondo ikusteko eta identifikatzeko modukoak.
- Erraz aurkitzeko moduko lekuetan ontzi ugari jartzea.
- Garraioa eta sailkapena: “Lurraren Aldeko Mugikorrak” proposamenak telefono mugikorrak sailkatzen, birziklatzen eta berrerabiltzen espezializatuta dagoen Recyclia enpresaren lankidetza du. Recyclia arduratuko da jarritako puntuetatik mugikorrak biltzeaz eta mugikorrak behar bezala erabiltzeaz, egokiak direnak berrerabiliz eta kutsa dezaten saihestuz. Horretarako:
- Funtzionatzen dutenak bigarren eskuko merkatuan salduko dira. ALBOAN erakundeak Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean kudeatzen dituen ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzeko erabiliko da lortutako dirua.
- Funtzionatzen ez duten edo merkaturik ez duten mugikorren osagaiak bereizi egingo dira, berrabiltzeko moduko atalak erabiltzeko eta gainerakoak behar bezala birziklatzeko. Ez da baliorik sortzen, baina mineralak bueltatzen dira merkatura, eta, horrenbestez, erauzteko presioa gutxitzen dugu, eta ondo zaintzen dugu zabortegira irits ez daitezen eta ingurumena kutsa ez dezaten.
- Funtsen erabilera: EAE eta Nafarroako Jesuiten Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako GKE bat da ALBOAN, proiektu humanitarioak prestatzeaz eta mugikorrak birziklatuz lortutako funtsak Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdera bidaltzeaz arduratzen dena. Recycliak birziklatuz lortutako dirua ALBOANi emango dio, proiektuetara bideratzeko. Kongoren ekialdean, ALBOAN Jesuiten Errefuxiatuentzako Zerbitzuarekin aritzen da elkarlanean, honakoetan:
- Lekualdatu eta errefuxiatuentzako esparruetan hezkuntza-zerbitzuak antolatzen.
- Gatazkak kaltetutako emakumeak ahalduntzen.
- Kaltetutako biztanleentzako hautabide ekonomikoak garatzen.
Nola eman laguntza?
-
- Eman erabiltzen ez dituzun mugikorrak, biltzeko puntuetako batera ekarrita: Euskaltel elkarlanean ari da kanpainarekin: bere saltoki guztiak jarri ditu kanpainaren esku, erabiltzen ez diren mugikorrak biltzeko puntu izan daitezen.
- Sustatu mugikorrak biltzeko ekintzak zure ingurunean.
- Jarri biltzeko puntuak, kanpainako ontziekin:
- Kanpaina ezagutzera emateko.
- Mugikorrak ematea eskatzeko.
Nola jarri biltzeko puntuak?
-
-
- Deskargatu lankidetzarako konpromisoa.
- Bidali behar bezala osatuta, eta eskatu behar dituzun ontziak.
- Horretarako, jar zaitez harremanetan ALBOANekin:
- Tel. 944 151 135
- E-posta: moviles@alboan.org
-
Non eskatu mugikorrak jasotzeko?
Gutxieneko telefono-kopurua lortu ondoren eskatuko da jasotzeko. Horretarako, jar zaitez harremanetan ALBOANekin:
-
- Tel.: 944 151 135
- E-posta: moviles@alboan.org
Harremanetan jartzeko pertsonaren izena, telefonoa, helbidea eta ordutegia adierazi beharko duzu. Halaber, mugikorrak barruan daudela, paketea ondo itxi beharko da, eta helbidea eta igorlea idatzita, ondoko pegatina itsatsi. Ahalik eta azkarren, furgoneta bertaratuko da eta jasoko du.
Leave a reply