Zer gertatzen da Kolonbian?
Kolonbian ere jasaten dituzte gure kontrolik gabeko kontsumoaren ondorioak. Kasu horretan, urrea da gatazka-iturri.
Bitxietan, lingoteetan eta gailu elektronikoetan (mugikorretan, adibidez) aurki daitekeen metal preziatua da. Zehazki, zirkuitu inprimatuetan erabiltzen da urrea; hau da, mikrotxipekin kontaktuan dauden plaketan. Munduan 1.500 smartphone inguru ekoizten dira urtean, eta, horretarako, 37.000 kilo urre inguru behar dira.
Izan ere, urrea ustiatu eta kontrolatzeagatiko gatazkak indarkeria eragiten du, eta horrez gain, komunitate indigenek, afrokolonbiarrek eta nekazariek beren lurretatik alde egin behar izandute.
Urrearen ustiaketak herri indigenak beren lurraldea uztera derrigortzen ditu Kolonbian
2016an sinatu ziren bakehitzarmenak Kolonbian, baina, orduz geroztik, ugaritzen joan dira urrea
ustiatzeko eredu ekonomiko legal eta ilegalak. Horrek landa-eremuak bazter utzi eta azukre-kanaberaren agroindustriaren, kokalaboreen eta baliabide ez berriztagarrien ustiaketaren (besteak beste, urrea) alde apustu egitera eraman du herrialdea.
Aldi berean, horrek gatazka eragiten du jarduera horien eta meatzeeremuetan bizi diren komunitate indigenen, afrokolonbiarren eta nekazarien artean; izan ere, beren lurrak uztera derrigortzen dituzte, eta horrez gain esplotazioa, sexu-indarkeria, erdi-morrontzapeko bortxazko lanak, erailketak, pertsonen trafikoa eta ingurumenaren kutsadura ere pairatzen dituzte.
Gauzak horrela, talde indigenak eta afrikarren ondorengoak dira eredu horren biktima nagusiak; izan ere, haiek dira lurralde aberatsenetan bizi direnak, bioaniztasunari eta bioenergia sortzeko eta meatzaritzarako baliabideei dagokienez. Horrek guztiak herritarrak nahitaez desplazatzera eraman ditu, Estatuak fenomenoa bera eta haren biktimak izan direla onartzen ez duen arren.
Kalkuluen arabera, Kolonbiako urre-produkzioaren % 80 legez kanpokoa da. Urrearen ustiaketa meatzaritza informalean oinarritzen da, eta ez du araudirik.
Ondorioz, erraza da talde kriminalek negozio horretan esku hartzea. Batetik, taldeak finantzatzeko modu
bat da, baina, bestetik, kontrabandoan ibiltzeko eta kapitalak zuritzeko bide ere bada.
Lurraren, lurraldearen eta ingurumenaren gaineko eskubideak aldarrikatzen dituztenek salatu egiten
dute egoera hori, baina jazarpen judiziala, bidaiatzeko debekuak, legez kanpoko zaintzak, mehatxuak eta
jazarpenak jasaten dituzte. Hori gutxi balitz bezala, eraso biolentoen, desagerpen bortxatuen, sexu-jazarpenen, senideekiko mehatxuen eta xantaiaren xede ere badira. Manifestazio baketsuak indarrez erreprimitu ohi dituzte.
«Somos Defensores» gobernuz kanpoko programari jarraikiz, 400 buru sozial erail dituzte 2016tik. Ohikoa den bezala, emakumeak izan dira kaltetuenak.
Izan ere, gizonak erail egiten dituzte, baina emakumeek, aldiz, torturak eta sexu-erasoak jasan behar dituzte horren aurretik.
Ezin dugu ahaztu Kolonbia dela herrialde barruan desplazatu behar izan duten herritarren kopururik
handiena duen herrialdea. ACNURen datuen arabera, ia 8 milioi pertsonak utzi behar izan dituzte beren
etxeak indarkeria dela eta.
Informazio gehiagorako, ikerketa osoa kontsulta dezakezu: «Minería de oro y comunidades locales de Córdoba en Colombia. El caso de la mina El Alacrán» (ES – EUS – ENG) gure webgunean, baita «Zeure mugikorrak ezkutatzen duena».
Kolonbia da desberdinkeria gehien duen munduko herrialdeetako bat, eta arrakala hori are nabarmenagoa
da hirietan eta landa-eremuan bizi diren herritarren artean.
Landa-eremuan bizi dira, batez ere, afrikarren ondorengoak eta indigenak, eta bertan erregistratu
dira, hain zuzen, bizitza-kalitatearen adierazleen baliorik baxuenak.
2017an, % 27koa zen asegabe dauden oinarrizko beharrizanen tasa, baina herritar afrikarren ondorengoen eta indigenen hiri batzuetan tasa hori % 89ra iristen zen.
Estatuak ustiaketan oinarritutako eredu ekonomikoa sustatu du, eta goraldian dago. 2002. eta 2015. urteen artean, 1,1 milioi hektareatik 4,9 milioi hektareara zabaldu dira hidrokarburoak eta meatzaritza-tituluak ustiatzeko baimenak.
Ustiaketa-proiektuek mehatxatu egiten dute herri indigenen biziraupen fisiko eta kulturala. Komunitateek ustiaketa-jarduerak errefusatzen dituztenean, mota guztietako mehatxuak jasotzen dituzte beren lurraldeetan dauden talde armatuetatik, eta komunitateetako buruak erail egiten dituzte.
Gainera, biztanleriaren zati hori ez da aintzat hartzen erabakiak hartzeko esparruetan, eta ez dira beren arazo eta beharrizanak planteatzen.
Halaber, Estatuak ere ez ditu kontuan hartzen alternatiba posibleak finkatzeko garaian. Nolabait antolatzea lortu duten taldeek ez dakite nori helarazi behar dizkioten beren kezka eta eskaerak, eta azkenean, erabili egiten dituzte helburu ekonomikoekin edo hauteskundeetanemaitza onak eskuratzeko helburuekin.
ALBOANen lana Kolonbian
ALBOANen indarkeriari aurre egiteko hainbat ekimenetan lanean dihardugu:
Testuinguru horretan, ALBOAN GKEak urteak daramatza indarkeria mota ezberdinak direla bide,
beren etxeak utzi behar izan dituzten Kolonbiako herritarrekin.
Herri Ikerketa eta Hezkuntza Zentroa – Bakearen aldeko programarekin lan egiten dugu Santa Martako Sierra Nevadan, Cartagenan eta La Guajirako hegoaldean bizi diren herritar indigena eta afrokolonbiarrei bere eskubideak defendatzen eta sustatzen laguntzeko.
Hainbat modutara egiten dugu hori: lehenik, sendotu egiten ditugu taldean antolatzeko duten gaitasuna, batetik, eta beren lurrak eta identitatea atzitzeko eta defendatzeko prozesuetan duten eragina, bestetik; bigarrenik, hezkuntza- eta antolakuntza-sektoreen arteko uztarketa-lana egiten dugu, beren eskubideak sustatu eta aldarrikatuko dituzten proposamenak batera eraikitzeko gai izan daitezen; eta hirugarrenik, ahaldundu egiten ditugu emakumeak, parte-hartze eta eragin eremuetan berdintasunbaldintzetan ordezkatuta egon daitezen.
Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren lankidetzarekin, zentro horrek hirietara edo ondoko herrialdeetako mugetara lekualdatu egin behar izan duten herritarrak laguntzen ditu. Laguntza ekonomikoa ematen die beren oinarrizko beharrizanak estaltzeko, eta aholkularitza juridikoa eta prestakuntza ere ematen die.
Horrez gain, bake-prozesuak eraikitzen ere laguntzen du, besteak beste, Valle del Caucako Instituto
Mayor Campesino eta Pastoko Suyusama erakundeei babesa emanez. Erakunde horiek bizitza-alternatibak eskaintzen dizkiete nekazariei laborantza agroekologikoaren eta kafearen salerosketaren bitartez.