Ingurumena eta Gailu Elektronikoak
Berotegi-efektuko gasen isuriak berdinduta geratzeko, zure ordenagailua 33-89 urtean erabili beharko zenuke, aldatu aurretik.
Tresna elektronikoz inguratuta bizi gara, eta horiek gabe jada ezin gara moldatu. Normalean, baina, ez dugu pentsatzen zer-nolako ondorioak dakartzaten tresna horiek egiteak, erabiltzeak eta gure kontsumo-ereduak. Eta horretan pentsatzen dugunean ere, ez dugu jakiten zein den benetako errealitatea, bere konplexutasun osoan.
Gure gailu elektronikoek dilema etiko baten aurrean jartzen gaituzte, eta gainera arazo larria dira ingurumenerako, produktu horien bizitzako fase guztietan berez, baina gehienbat hasierakoan eta amaierakoan.
Gailu elektronikoen bizi-zikloa:
01. Ekoizpena: baliabide naturalen gehiegizko ustiapena eta kutsadura
Zenbat baliabide gastatzen dira, batez beste, ordenagailu bat egiten?
2015ean 164 milioi eramangarri baino gehiago saldu ziren.
Horrek esan nahi du urte bakar batean hau guztia eta gehiago gastatu zela: 246 bilioi litro ur, 39.360 milioi tona erregai eta 3.608 milioi tona produktu kimiko.
Fuentes: El País y Trendforce
Eta zenbat baliabide gastatzen dira, batez beste, mikrotxip bat egiten?
Mahai gaineko ordenagailuek batez beste izaten dituzten mikrotxipak egiteko, 132 kg erregai behar dira.
Mikrotxip bakar bat egiteko energia gehiago behar da ordenagailu batek 3 urtean gastatzen duena baino.
Fuente: Lowtech Magazine y WorldWater
Zer kostu du, egiaz, zure mugikorrak? Zure smartphonearen jatorri materiala.
Produktu bat egiteko bere bizitza guztian zenbat material erabili behar den, lehengaiak erauzten direnetik produktuaren amaieran hondakinak tratatzen diren arte, horri “motxila ekologikoa” esaten zaio.
Gure tresna teknologikoen motxila ekologikoa oso astuna da, benetan duten pisua baino askoz handiagoa.
Smartphone 1 egiteko, 44,4 kg baliabide natural erabiltzen dira. Ordenagailu 1 egiteko, 1 tona inguru.
Gaur egun zirkulazioan dabiltzan mugikor guztien barruko metal guztia lortzeko, 450 milioi tona harri atera eta prozesatu behar izan dira: Erresuma Batuan zirkulazioan dauden auto guztien pisua halako 12.
Fuentes: The Great Recovery: e-Waste y Naciones Unidas
Zure mugikorraren motxila ekologikoa
Fuente: e-Waste en América Latina
Berotegi-efektuko gasen isuriak berdinduta geratzeko, zure ordenagailua 33 eta 89 urte bitartean erabili beharko zenuke, aldatu aurretik.
Fuente: Umwelt Bundesamt
GAUR EGUNGO GURE KONTSUMO-EREDUA
Gure kontsumo-ereduaz gogoeta egin beharra daukagu. Gaur egungo erritmoan kontsumitzen jarraitzen badugu, 2050era iristeko, hauek beharko ditugu: 8,5 planeta, karbono monoxidoa xurgatzeko; 6 planeta, altzairu-eskariari aurre egiteko; 3,5 planeta, zementu-eskariari aurre egiteko; 3,5 planeta, zur-eskariari aurre egiteko
Fuente: Sustainable Design Award, 2004
"Herrialde aberatsetako biztanleen kopurua munduko biztanleriaren % 20 da, baina haiek erabiltzen dute energia komertzialaren % 80, zuraren % 75, kontsumitzen den arrainaren eta zerealen % 50, eta uraren %40." (Sustainable Design Award, 2004)
ABERATSAK
POBREAK
02. e-Waste: zabor teknologikoa
Ikusi berri dituzun baliabide horiek guztiak gastatu behar diren arren, gehienok 20 hilean behin, batez beste, daukagun smartphonea bota eta beste bat erosten dugu (nahiz eta bizitza baliagarria 10 urtekoa den) eta 3-5 urteren buruan aldatzen dugu ordenagailua. Tresna horiek, orduan, “zabor elektronikoa” bihurtzen dira.
e-Waste terminoak, euskaraz “zabor elektronikoa”, aditzera ematen ditu zirkuitu edo osagai elektrikoak eduki eta bateriarekin edo korrontera konektatua dabiltzan tresna guztiak, bai etxean erabiltzekoak eta bai bulegokoak.
Egia esan, mugikor batek dauzkan materialen % 90 eta ordenagailu batek dauzkanen % 93 birziklagarriak dira.
Zabor elektronikoa, behar bezala birziklatuz gero, baliabide ekonomikoak lortzeko iturri bikaina izan daiteke, eta ez arazo bat.
ZURE TRESNA ELEKTRONIKOEN KONPOSIZIOA
ARAZOA
2014an bakarrik, mundu-mailan, 41,8 milioi tona zabor elektroniko sortu ziren. Eta zabor-kantitatea handituz doa: urtean % 5 gehiago.
ABAGUNEA
Bizitza baliagarria amaitu eta gero ere, gure tresnek balio komertzial handia dute. 2014an sortutako zabor elektronikoaren balioa, gutxi gorabehera, 48 bilioi eurokoa da.
Industria elektronikoak metal eta mineral ugari erabiltzen ditu gure gailuak egiteko; material horiek gabe, gailuak ez lirateke behar bezala ibiliko. Batzuk metal preziatuak dira; beste batzuk, metal arraroak. Metalei dagokienez, arazoa ez da bakarrik baliabide natural urrien espoliazioa, baizik eta, gainera, mineral batzuen salerosketak gatazka armatuak pizten dituela zenbaitetan. Adibide nabarietako bat Kongoko Errepublika Demokratikoa da. Zure gailu elektronikoaren barruan baliteke 60 elementutik gora egotea.
Urrea eta zilarra: eroankortasun elektriko onekoak eta eztainu bidezko soldaduretan disolbagarriak direlako erabiltzen dira.
Kobaltoa: baterietarako erabiltzen da
Tungstenoa: dentsitate altukoa delako erabiltzen da; telefonoa bibrarazteko behar da
Tantaloa: kondentsadoreetarako behar da
Indioa: LCD pantailetarako erabiltzen da
Smartphone baten gutxi gorabeherako konposizioa
Kantitate horiek ezer gutxi dirudite, baina eskala handian, gauzak oso bestela dira. Mugikorrak eta tabletak egiteko erabiltzen diren kobalto- eta paladio-kantitateak, adibidez, nabarmenak dira:
- Kobaltoa: munduko produkzioaren % 9,4
- Paladioa: munduko produkzioaren % 8,9
Meatze bateko tona bat meak, batez beste, 5 gr urre ematen ditu.
Tona bat mugikor birziklatuta, ordea, 280 gr urre atera daitezke.
Zer gertatzen da gure zabor elektronikoarekin?
Gure gailuak botatzen ditugunean, 4 bide egin ditzakete:
BIDE OFIZIALAK
Bide ofizialen bidez jasotzea (garbigunea, bilketa berezitua egiteko aldizkako ekimenak), gailuak tratatzeko eta, ahal den neurrian, birziklatzeko.
ERREFUSA
Bi aukera dituzte:
- aire zabaleko zabortegiak (substantzia kimikoak eta metal toxikoak lurrera igarotzen dira)
- erraustegiak (isurketak: berotegi-efektuko gasak, merkurioa, dioxina).
BILKETA –legezkoa eta legez kanpokoa– BIDE OFIZIALETATIK KANPO
Zabor elektronikoak bigarren eskuko azoketan bukatzen du, esportatua da (ikusi 4.a) edo birziklatu egiten da.
BIDALKETA HEGOALDEKO HERRIALDEETARA EDO HERRIALDE POBRETUETARA
Tratatu egingo dute, baina segurtasun-baldintzarik batere gabe, ez pertsonentzat, ez ingurumenerako. Gainera, ezin izango da birziklatu teknologia egokiarekin lortuko litzatekeena bezainbeste.
03. Substantzia toxikoak pertsonontzat eta ingurumenerako
Zabor elektroniko orok substantzia toxikoak dauzka eta sortzen ditu, eta substantzia horiek arrisku handia dira pertsonon osasunerako, eta kutsadura-iturri, ingurumenerako. Horregatik, ez lukete zakarrontzian bukatu behar, ezta kable elektrikoek ere.
Tresna elektroniko erabilgarriak, osorik daudenean, ez dira hondakin arriskutsuen iturri aktibo. Baina bota ondoren behar bezala tratatzen ez badira, orduan, substantzia toxikoak ingurumenera igaro daitezke.
Hona hemen gure ordenagailuek dauzkaten toxiko batzuk, eta e-waste delakoak gure osasunean izan dezakeen eragina:
Beruna: % 10
Kaltea nerbio-sistema zentralean, ugaltze-aparatuan, giltzurrunetan
Merkurioa: % 0,1
Kaltea nerbio-sistema zentralean, odol-presioa igotzea, kalte zerebralak, kaltea giltzurrunetan
Kadmioa: % 0,1
Kaltea urdailean, biriketan, giltzurrunetan
PVCa: % 23
Deformazioak fetuan, minbizia gibelean, kaltea nerbio-sisteman
Iturria: Ecogreen it Recycling
Artsenikoa: % 0,02
Kaltea biriketan, larruazalean, prostatan, minbizia eragin dezake gibelean
Berilioa: % 0,02
Arazoak arnasketan eta bihotzean, minbizia biriketan
Barioa: % 0,04
Kalte zerebralak, arazoak gibelean, giltzurrunetan, urdailean, odol-presioan
Kromo hexabalentea: % 0,1
Kaltea gibelean, giltzurrunetan eta urdailean, minbizia biriketan
Pertsonongan, zuzenean eragin dezakete –material horiek prozesatzen babes egokirik gabe aritzen direnengan–, edo zeharka: kutsatzaile horiek uretara eta lurzorura igarotzen dira, eta biztanleria guztiari eragiten diote, elikatze-katearen bidez.
Haurrek dute kimiko arriskutsuak xurgatzeko arrisku handiena, eta horregatik, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazpen bat egin zuen, 2013an: “Zabor elektronikoari eta haurren osasunari buruzko Ginebrako adierazpena “.
Hondakin arriskutsu horietako askok oso urruneko lekuak kutsa ditzakete, jatorrizko biltegitik dozenaka kilometrora dauden lekuak, airez garraiatuak izan direlako edo bioakumulazioz.
Zabortegi elektroniko bateko toxikoen kutsadura handik 50 kilometrora baino urrunago irits daiteke.
Uretan disolbatuta dauden metal astunen kontzentrazioa 18 aldiz handiagoa ere izaten da zabortegi elektronikoetatik gertuko lekuetan, horrelakoetatik urrun baino.
Hondakin elektronikoak gero eta mehatxu handiagoa dira ingurumenerako, metal astunak eta sugar-atzeratzaileak dauzkatelako, eta zabor elektronikoa birziklatzeko zenbait modu badaezpadakotan horiek askatu egiten direlako: erraustuz eta disolbatzaileak erabiliz, adibidez. Gainera, zabortegi elektroniko handien arriskuak zabortegi txikiagoek ere eragin ditzakete, eta halakoak dira gehienak gure planetan.
Gure mundu hau ondo zaintzeko biderik onena gure kontsumoa murriztea da, eta planetako baliabideak arduraz erabil eta kontsumi daitezen bultzatzea.
Bizileku duzun mundu hau hobetzeko zer egin dezakezun jakin nahi baduzu, harpidetu zaitez web honetan: Gatazkarik Gabeko Teknologia.
Jakin nahi baduzu zer egiten dugun ALBOANen giza garapena, bizimodu duina eta justizia gizon-emakume guzti-guztion ondare izan daitezen, egiguzu kuku bat webgunean.
Eta aurkeztu dizugun hau interesgarria iruditu bazaizu, partekatu zure sareetan, ahaztu gabe!