Ez dago zalantzarik gure gizarteetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) nagusi direla. COVID-19aren pandemiaren aurretik ere bazen, baina urte honetan, egunero berretsi dugu errealitate hori. 2020. urteko lehen hiletan hartutako itxialdi-neurriek telelanaren, merkataritza digitalaren eta, oro har, online jarduera osoaren hedatzea eta finkatzea ekarri zuten. Gizarte digital baterantz egindako aldaketa hori, erakundeen apustua da, erakunde publiko eta pribatuak aldatzen ari dena, baita geuk haiekin dugun harremana ere.
Hainbat informazio-kanal daude, eta horrek informazio-ekosistema aldatu du. Horrenbestez, askotan, kokapenik gabe aurkitzen dugu geure burua. Aurre egin behar diogun krisi-testuinguruan, Gatazkarik Gabeko Teknologia Kanpainan, herritarren informazioa eta partaidetza funtsezkoak direla uste dugu, herritarren gizarte ahalduntzerako eta eraikuntzarako eremu gisa.
Horregatik geure buruei galdetzen diegu zenbateraino aldatu den komunikazioaren teknologien erabilera masiboak, bizitza publikoan harremanetan jartzeko erabiltzen dugun modua. Eta sozialki parte hartzeko moduan eta herritartasuna eraikitzen? Zer aldaketa prozesu sortzen ari dira gure gizarteetan, bizitzaren digitalizazioak bultzatuta?
Datorren abenduaren 2an, 18:30etik 19:30era (Bilbo / Central Europe Time), luxuzko bi gonbidatu izango ditugu galdera hauei erantzuteko.
- Lorena Fernández. Ingeniari informatikoa, informazioaren segurtasuneko masterra. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko nortasun digitaleko zuzendaria da. Europako Batzordearen “Gendered Innovations” aditu-taldeko kidea da. Cadena SER irratiko “Hoy por Hoy Bilbao” irratsaioko kolaboratzailea da. Ada Byron sariaren (emakumezko teknologorik onenaren) epaimahaiko kidea da, eta Inspira STEAM taldekoa ere bai. Doce Miradas taldeko kidea.
- Genís Roca. Enpresak eraldatzeko prozesuetan eta kultura digitalean aditua, zenbait herrialdetan aritzen den aholkularitza-enpresa baten sortzaile eta lehendakaria da. Prestakuntzaz arkeologoa da, eta administrazioko, hirugarren sektoreko eta mundu pribatuko batzar eta aholku-batzordeetako kidea da. Bestalde, unibertsitateetan zein komunikabideetan etengabe parte hartzen du.
Kanpaina-taldeko kidea den Saray Gonzálezek online elkarrizketa moderatuko du, eta hemendik zuzenean ikusgai izango da.
Zuen zain egongo gara!