Gatazkarik gabe, konekta zaitez

1

Mugarik Gabeko Ingeniaritza, SETEM eta Alboan erakundeok urteak daramatzagu bidezko elektronika eskatzen; izan ere, produktu elektroniko baten bizi-zikloko fase guztiek inpaktu larria dute, bai gizartean, bai ingurumenean. Elkarrekin, mineralen erauzketari buruzko bideo berri hau atera dugu, egoera hori aldatzeko borrokan jarraitzeko. Baina ez gaude bakarrik: gurekin batera, badira helburu hori lortzeko lanean ari diren beste erakunde batzuk, eta guztion artean indarrak batu ditugu herritarrak, fabrikatzaileak, erakunde politikoak eta administrazio publikoak sentikortzeko.

 

Alderdi guztion erantzukizuna da elektronika etikoa lortzea, eta, horretarako, ziur gaude herritar kritikoak arazoari buruz sentikortzea dela lehenengo urratsa.
Giza eskubideak bermatuko dituen eredu elektroniko justu bat sustatzeko, garrantzitsua da hainbat alorretan erantzunkidetasuna onartzea:

• Erakunde politikoek lege lotesleak ezarri behar dituzte, funtsezko eskubideak errespetarazi eta ekonomia zirkularra sustatzeko.
• Enpresek erauzketa- eta trazabilitate-baldintza egokiak bermatu behar dituzte.
• Administrazio publikoek erosketa etiko eta sozialki arduratsuaren alde egin behar dute, hornitzaileei gardentasuna eta etika eskatzeko.
• Herritarrok aukera etikoak eskatu eta hautatu behar ditugu eta kontsumoa murriztu behar dugu, konponduz, berrerabiliz eta birziklatuz.

*Mugarik Gabeko Ingeniaritza, SETEM eta Alboan erakundeek ekoitzitako dokumentala, Sport and Event Medias-ekin batera. Zaragozako eta Bartzelonako udalek eta Europar Batasunak finantzatua.