Gatazkapeko mineralei buruzko bozketa

Coltán

Apirilak 13 eta 14an INTA (Committee on International Trade) besteak beste, Iulu Winkler hizlariaren “Gatazkapeko Mineralak” buruzko proposamena bozkatzeko bilduko da.  INTA Europar legebiltzarrean nazioarteko merkataritzaz arduratzen den batzordea da.

Bilera garrantzitsu honi arreta berezia eman behar diogu. Batzorde horretatik aterako den proposamena hurrengo maiatzean Europako Parlamentuko osoko bilkuran aurkeztuko bait da.

Dakizuenez Europar batasunean mineralen merkataritza arauzten duen legeak zorrozteko lanean aritu gara; mineralalen, baliabide naturalen, gatazken eta ezkubideen urraketa larrien arteko loturak apurtuko duen arau berria sortuz.

Jadanik 9.000 pertsona baino gehiago sinatu dugu eskaera honen alde Orain, gure tramankulu teknologikoek daukaten mineralen bitartez gudak edo gatazkak finantzatzea eragozten duen erregulazio bat nahi dugula kontatu ahal izango diegu gure buruzagiei.

Azken asteetan, eta presioa handitu eta informatzeko asmoz Europako Parlamentuan presentzia daukaten alderdi politikoen ordezkariekin elkartu gara.

Honela hiru bilerak izan ditugu jadanik: Pablo Zalba- PP, Ramón Jauregi – PSOE eta Maite Iturre – EH Bildu. EAJ-PNVko Izazkun Bilbaorekin Apirilaren 17an elkartuko gara. Topaketa hauetan, “gatazkapeko mineralak”arazoari buruz informatzeko aukera izan dugu, era berean gure diputatuei eta parlamentariei zuen eskaerak aurkeztuz

komisioak merkataritza (INTA) eta Garapeneko (DEVE) komisioekin batera diru kopurua prestatuu dute Gobernuak eta tokiko populazioak prozezu honetatik sortuko den erregulazioa martxan jartzen laguntzeko

Azkenik Gogoratu gure eskaerak hauek direla:

1. Sortutako erregulazioa derrigorrezkoa izatea
2.-Lehenengo aldiz beraien produktua Europan salduko duten enpreseei aplikatzea
3. Gatazka arrisku handia duten guneekin lotura daukasten baliabide natural guztiei aplikatzea, eta ez soilik 3TG-ei
4. ELGAk ikuskaritzari eta informazioari buruz jarritako irizpideei egookitu
5. Eremu geografiko orokorra mantendu, ELGAren gidaritzapean jasotako definizioari egokituz.

Oraindik sinatu ez ba duzu, lotura honen bitartez egin dezakezu.