Fitxak TLC

1

Hezkuntza-lanerako aholkuak eta fitxen erabilera Eskoletan DBHko azken zikloko eta batxilergoko ikasleekin erabil daitezke fitxa hauek. Hezkutza ez formaleko taldeetan lantzeko ere balio dute:

Frantsesa

00. Ariketa proposamena (PDF)
Gaiarekin lehen harremana (kontaktua) eta aurkezpena. Dinamika honen bidez, gure eguneroko bizimoduko produktu jakin bat mundu globalizatuarekin lotu nahi dugu, ikusirik hark duen inpaktua garapen-arazo orokorretan (birziklaketa, kontsumo-gizartea, minerala erauzten den lekutik gure mugikorrerainoko bidea,
muntaketa-industriak…). + JARRAIBIDEAK (PDF)

01. Gatazka mineralen definizioa (PDF)
Gatazka mineralen gaia jorratzeko, zertaz ari garen zehaztu behar dugu lehenik eta behin. Lehenbiziko definizioa (eta errazena) hau dugu: gatazka, gehiegikeria edo giza eskubideen urraketaren batekin lotura duten mineralk dira.

02. Gure poltsikoraino egiten duten ibilbidea, eta ondorengoa (PDF)
Mineral eta lehengai asko eta asko dituzte gure mugikorrek, tartean direla “gatazka mineralak”, hau da, Kongoko Errepublika Demokratikotik eta laku Handien eremutik ekartzen diren tantalioa, wolframa, eztainua (3T-ak esaten zaie, ingelesezko siglengatik) eta urrea. Eguneroko bizimoduan erabiltzen ditugun produktuetako askotan erabili ohi dira mineral horiek.

03. Aldaketarako proposamenak (PDF)
Gizarte osasuntsu bat, gure ustean, hiru botere-eremuen arteko oreka duena da. Hiru botere hauek, botere politikoa, ekonomikoa eta soziala dira.

04. Sexu-indarkeria gatazketan (PDF)
Bizi garen gizarte-sistemak jaiotzean dugun sexuaren araberako eraikuntza du oinarri. Gizarte-eraikuntza horrek eta sistema horrek desberdintasunak eragiten dituzte gizon eta emakumeen artean, eta gizartean ditugun aukerak baldintzatzen eta mugatzen dituzte (maila pertsonalean, laboralean, politikoan, ekonomikoan, zein sozialean). Sistema horrek botere-harreman desberdinak ezartzen ditu, eta emakumezkoen posizioa eta kondizioa ahulagoa izatea eragiten du.

05. Gatazka-mineralak arautzeko ekimenak AEBko eta Europako kasuak (PDF)
Azken urte hauetan, gatazka-mineralen gaia arautzen ari dira maila nazionalean eta nazioartean. Gizarte zibilaren helburua da gure kontsumoak ez eragitea edo ez elikatzea gatazkarik planetako beste leku batzuetan; hori dela eta, mineral horien erauzketa eta salmenta arautzeko egiten dituen eskaerek gero eta eragin handiagoa dute.

06. Norena da natura? (PDF)
Baliabide naturalen ustiaketa kontrolatzen duten erauzketa-industrien eta transnazionalen jardunbidea salatzen ari da gizarte zibila. Horrez gain, badago gaiari gerturatzen garenean, zalantza eragiten digun beste elementu bat, eta baliabide naturalez ari garenean azpian dagoen beste galdera hauxe da: “Norena da natura?”

07. Makila elektronikoetako muntaketa (PDF)
Mugikorrek eta beste gailu elektronikoek gure poltsikora iritsi arte egiten duten bidaiarekin jarraituz, gailu horiek muntatzen diren enpresa edo tailerren errealitateari so egin behar diogu orain.

08. Proposamenak, kontsumoaren ikuspegitik (PDF)
Gutariko bakoitzak kontsumitzaile gisa dugun boterea erabil dezakegu gatazkarik gabeko teknologia lortzearen alde. Baina geure buruari galdetu diezaiokegu: Zer paper jokatzen dugu kontsumo-gizarte honetan? Nola balia ditzakegu gure ohiturak, jardunbideak, erosketak… Mundu globalizatuaren errealitatean eta, zehazki, teknologian eragiteko?

09. Fairphone, mugikor berezi bat (PDF)
Gatazkarik gabeko teknologia lortzeko aurkitutako proposamenen artean, oso interesgarria den bat nabarmendu behar da; Amsterdamgo pertsona-talde baten ideiak izan ziren abiapuntua. Haien helburua, gai honetan herritarrei benetako alternatibak eskaintzea da. Gizarte zibil antolatuko talde hori enpresa bilakatu da, eta 2013an, crowfundingaz baliatuz, estandar etikoak eta giza eskubideak errespetatuz egindako telefono bat merkaturatu zuten. Fairphone du izena mugikorrak (bidezko mugikor edo telefonoa), eta bere ezaugarriei buruzko informazioa zabaltzen dizuegu fitxa honetan.

10. Zure mugikorraren bizitzaren amaiera, E-Waste, zabor elektronikoa (PDF)
Hasi baino lehenago, egin dezagun zabor elektronikoaren edo e-waste delakoaren definizio labur bat. Zabor elektroniko deritzo balio-bizitzaren amaierara iritsi diren, eta, beraz, baztertzen diren, gailu elektriko edo elektronikoen multzoari. Ordenagailu zaharrak, mugikorrak, etxetresna elektrikoak, MP3 erreproduzigailuak, tabletak, USB memoriak, inprimagailuak eta abar izan daitezkeelarik. Batzuk hautsi egiten dira, beste batzuk zaharkituta gelditzen dira teknologiaren aurrerapena dela eta, edo, besterik gabe, gehiago gustatzen zaizkigun ezaugarriak dituen modelo bat ateratzen da. Alegia, mugikorrak zabor elektronikoaren parte bat dira; baina ez dira osagai bakarrak.

11. Kongoko ED, Moliba Makazi (PDF)
Kongoko Errepublika Demokratikoa, zoritxarrez, guztiontzat ezaguna da azken bi hamarkadetan herrialdearen ekialdea suntsitzen ari den gatazka armatuagatik, emakumezkoentzako herrialderik txarrena izendatua izateagatik edo azken postuetan egoteagatik Nazio Batuen Garapen Programak urtero argitaratzen duen Giza Garapenaren Indizean.

12. Walikale, kontsumo arduratsuari buruzko bideo-jokoa
Walikale bideo jokoak proposatzen digu planeta osoan barrena gidatutako bidaia bat. Bidai honen bidez, “Fakephone 6” izeneko gezurrezko telefono mugikorraren fabrikazioan lan egiten duten zenbait pertsonaia ezagutuko ditugu. Pertsonaiekin hitz eginez eta zenbait minijoko gainditzen lagunduz, telefono baten ibilbide konplexua argitzen joan
beharko dugu, Kongoko Errepublika Demokratikoko meatzeetatik haren bizitza-zikloaren amaierara arte, hau da, zabortegi elektronikoetara arte.

+ Walikale webquest eta gatazkarik gabeko teknologia kanpaina

+ ANEXOA

13. Lurra eta emakumeak beren burua defendatzen
Jarduera honetan naturara irtetea proposatzen dizuegu, eta zuen gorputzari erabateko arreta jartzeko unetxo bat hartzea.
Konzentrazio une bat pasa ondoren zenbait galderak proposatzen dira bakardadean pentsatzeko eta taldean azaltzeko.

14. Kongoko emakumeen partaidetza artisau-meatzaritzan
Jarduera honetako helmuga Kongoko emakumeek meatze-komunitateetan jorratzen dituzten rolak bistaratzea eta egunero pairatzen dituzten bidegabekerien kausak identifikatzea da.

15. Emakumeak beren eskubideen defentsan (PDF)
Hogei urtetik gora dira Kongoko Errepublika Demokratikoa (K.E.D.) gerran dagoela. Mineralen kontrola bereganatzeko interes ekonomikoek elikatzen dute borroka hori, eta emakumeak gatazka horren lakra jasaten ari dira, sexu-indarkeria armatzat erabiltzen baita, eta, hala emakumeak makurrarazi eta eskubiderik eta justiziarik gabeko bizitzara kondenatzen dira.

+ GEHIGARRI (PDF)

16. Berta Cáceres: ibaien zaindaria: emakume indigenak eta lurraldearen defentsa Honsurasen
Berta Cáceresen historiaren zeharen bidez, herri indiginek Hondurasko proiektu hidroelektriko eta erauzketa industrien aurrerapen aurrean duten ahultasun-egoera ezagutzera gondidatzen digu jarduera honek.

17. Indigenen bizimodu ona eta ingurumen-gatazkak Hondurasen
Jarduerak proposatzen digu lantaldea aritzea bizitzan balortzen ditugun elementueei buruzko gogoeta egitea eta gure bizimoduen eta naturaren ustiapenaren artean dagoen lotura.

18. Aurretik galdetzeko eskubidea Hondurasen
Ministerio eta enpresa bateko notifikazioa irakurri ondoren erabakitze-prozesuen eta aurretik libreki eta informazioa emanez kontsulteak duen garranziaren inguruan gogoeta egitea da jarduaren gakoa.

Ficha espiritualtasunak

Posterrak