Bi urtean zehar negoziazio gogorrak izan ondoren, behin betiko akordioa lortu da azkenik, gatazkan dauden mineralen hornidura arduratsua arautzeko. Aurreko 22an, Europar Batasuneko Batzordeak, Parlamentuak eta Kontseiluak hauxe adostu zuten: gatazka armatuen finantzaketarekin loturiko mineralak (tantalioa, eztainua, wolframioa eta urrea) inportatzen dituzten enpresak derrigortuta egongo dira Behar adinako arretaren printzipioak betetzera. Era horretan, saihestu nahi da enpresa horien merkataritza-jarduerak erauzketa- eta igarotze-zonaldeetan giza eskubideak urratzen lagun dezan.