Hezkuntza-lanerako aholkuak eta fitxen erabilera Eskoletan DBHko azken zikloko eta batxilergoko ikasleekin erabil daitezke fitxa hauek. Hezkutza ez formaleko taldeetan lantzeko ere balio dute:
Hezkuntza-lanerako aholkuak eta fitxen erabilera Eskoletan DBHko azken zikloko eta batxilergoko ikasleekin erabil daitezke fitxa hauek. Hezkutza ez formaleko taldeetan lantzeko ere balio dute:
Johannesburgo hirian, Hegoafrikan, azaroaren 12tik 15era bitartean, mundu osoko 300 aktibista baino gehiago bildu ziren Meatzaritzari eta Estraktibismoari buruzko Gaikako Foro Sozialean.ALBOAN taldeko Alicia Alemán eta Guillermo Otano lankideak bertan izan ziren Justice In Mining eragineko jesuita sareko beste erakunde batzuekin batera.
Azaroaren 12tik 15era Meatzaritzaren eta Erauzketa Industrien Gizarte Foro Tematikoa egingo da. ALBOANeko bi kide, Alicia eta Guillermo, han daude Justice in Mining sare jesuitako kideekin batera. Hemen duzue lehen egunari buruz egin duten laburpena.
¡AMANDLA, A WETHU! !Boterea jendearentzat!
Meatzaritzaren eta Erauzketa Industrien Gizarte Foroan igaro dugun lehen eguna justiziaren eta herrien duintasunaren aldeko oihu indartsu horrekin hasi da. Munduko txoko guztietatik etorri garen 300 pertsonak batera egin dugu oihu, eta gure anfitrioi hegoamerikarrekin batera abestu eta dantzatu dugu, Johannesburgon dagoen Musika Faktoria izeneko eraikin alai eta, aldi berean, ilun batean.
Eguna izugarria izan da Justice in Mining sareko ordezkari guztiontzat, bai intelektualki bai emozionalki. Meatzaritzaren eta erauzketa-industrien kalteak jasaten dituzten herri eta komunitateen borrokei buruzko kontuak entzun ditugu: haien ametsak, estrategiak, porrotak, dezepzioak eta garaipenak EZ esateko eskubidea eskaera indartsua bihurtzen ari da, BAI esateko eskubidearekin batera. Bai bakeari, komunitateen garapenari, hezkuntzari, osasunari eta etxebizitzari, beste eskubide batzuen artean. Bai herrialdeen arteko eta herrialdeen barneko desberdinkeriak kontuan hartzen dituen bidezko trantsizio bati. Trantsizio hori balio berriak oinarri hartuta eraiki behar da, zeinen arabera etxe komunaren eta etorkizuneko belaunaldien zaintza ere garrantzitsuak baitira.
Alabaina, jakin badakigu testuinguru politikoak okerrera egin duela munduko meatzaritza-kokaleku askotan. Horrek meatzaritza-komunitateei eragiten die; izan ere, lurralde horietan indarkeria gehiago sortzen da, giza eskubideak urratzen dira, eta giza eskubide horiek defendatzen dituzten pertsonak kriminalizatu egiten dira. Pertsona horietako batzuk ezagutzen ari gara Johannesburgon. Oinarrizko komunitateetako gizon eta emakumeak dira. Beren gobernuei bakea eta justizia soziala eskatzen ari dira, eta munduko gainerako herrialdeei erasoei aurre egiteko babesa, beste antolamendu sozioekonomiko batzuetarako bidezko trantsizio gisa. Gizon eta emakume horiek adorea, erabakitasuna eta itxaropena dutela erakutsi digute, baina baita desesperatuta eta haserre daudela ere.
Gizarte Foroaren garapena jarrai dezakezu sareetan, #TSFMining eta #TSFSA hashtag-ak erabiliz.
Data: 2019-02-16
Lekua: EGIBIDEren Molinuevo Kanpusean, Areto Nagusian San Ignacio de Loyola kalea 6, 01001 Gasteiz.
Ordua: 11:00 | 13:00
Datorren otsailak 16n, 11.00etatik 13.30etara ALBOAN GKEak eta Egibidek, Molinuevo ta Jesus Obrero Kanpusetan (Gasteiz) WALIKALE WEBQUEST erronka aurrera eramango dute. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa bat da. Helburua da proba batzuk ebaztea ahalik eta denbora gutxien erabilita, sakeleko telefonoak erabiliz. IKT-ak eta mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana bat da, modu ludiko eta dibertigarri batean planteatzen dena.
Audio-gida honen helburua da gako batzuk eskaintzea gure bizimodua eta erakusketako argazkietan ikusten ditugun egoeren artean dagoen harremana ulertzeko
Erakusketa Iván Benítez argazkilari eta kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden Rubayako meatzean hartutako argazkiek osatzen dute eta ALBOAN-en Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan kokatzen da
Argazkiak 12 multzoetan sailkatu ditugu eta argazki multzo bakoitzari gai bat dagokio. Audio-gidaz gain, gai bakoitzeko atalean bideoak, infografiak, fitxa pedagogikoak eta beste informazio osagarriak daude eskuragarri.
Bisie Kongoko Errepublika Demokratikoaren iparraldeko Kivu probintziako Walikale eskualdean dagoen eztainumeatze bat da.
Kongoko 4 erakundek berriki argitaratutako txosten baten arabera, hemendik 12 urtera Afrikako eztainu-meatze garrantzitsuena izango da Bisie.
Gaur atsegin handiz aurkezten dugu Synergie des Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles (SFVS) erakundeko Kongoko gure aliatuek egindako Emakumeen eta Artisau Meatzaritzaren inguruko ikerketa. ALBOAN erakundeak Gatazkarik Gabeko Teknologia Kanpainarako eskatutako lana da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioari esker egin da.
Duela hiru urte, Gatazkarik gabeko Teknologia kanpainaren bidez, enpresa transnazionalen jarduera arduratsua eta hornidura-kateen gardetasuna bultzatuko zituen legedia sustatzeari ekitea erabaki genuen. Aurten, 2017an, gataztutako mineralen hornidura arduratsuaren gaineko lege europarra sortzea lortu dugu.
Baina oraindik ere borrokak ditugu aurretik. Lehena urrian izango da Ginebran. Enpresa eta Giza Eskubideen itun toleste berriaren negoziazioak hasiko dira hil honen azken astean, 26/9 ebazpenaren bitartez Nazio Batuek sortzeko konpromisoa hartu zuen ituna, hain zuzen. Helburua, zera da, enpresa transnazionalen jarduerak eragindako kalteak jaso dituztenek justiziara jotzeko erraztea.
600 erakunde baino gehiago gara, baina zuen laguntzarik gabe, ez gara gure ordezkari politikoak konbentzitzeko gai izango.
Argibide gehiago: www.treatymovement.com
Urre sukarra dokumental berri baten titulua da.
Mozambiken egindakoa da, baina Nafarroan bizi den Rafael de la Puentek zuzendua eta Medicus Mundi GKEk babestua da.
Urre sukarra tituluak hemeretzigarren mendeko Kalifornia gogora ekartzen dit, kanpaleku zakarrak, gizon-emakume ausartak eta giro ero bat, biolentziaz eta zikinkeriaz betea. Oraingo honetan Mozambiken gertazen ari da urre sukarra.
Nazio Batuen Biltzarraren ekimenez, 1972. urtetik hona, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu ohi da ekainaren 5ean. Une hori egokia izan daiteke, ekologiaren inguruan, gure bizimoduei buruzko hausnarketa egin dezagun, hau da, kontuan hartzeko gure bizierak zer-nolako eragina duen ingurune naturalean, giza garapenaren sustapenean, klima-aldaketan, eta, halaber, aztertzeko zer egin dezakegun etorkizuneko belaunaldiak arriskuan ez jartzeko. Dena den, eztabaida gutxitu ez dadin, erakunde sustatzaileak urtero eslogan bat aukeratzen du erreferentzia gisa hartzeko, eta aurtengoa hauxe izan da: “Jendea naturarekin konektatuz, hirian eta landan, poloetatik ekuatoreraino”.