Berriak - Page 4 of 4 - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

#ConnectCongo BIDAIA

mujer congoEgunerokoan erabiltzen ditugun gailu teknologiko asko (mugikorrak, ordenagailu eramangarriak…) mundu guztia zeharkatzen duen fabrikazio-kate luze baten ondoren iristen dira gure eskuetara.

Read More

ALBOANek Europako Parlamentutik datozen “Gatazken iturri diren mineralen” inguruko berriak ospatzen ditu.

parlamento-europeo alboan euskeraEuropako Parlamentuko Plenoak “gatazken iturri diren mineralen” inguruko erregulazio baten ALDE bozkatu du.

Bilbon, maiatzaren 21ean.- ALBOAN GKEak Europako Parlamentuak, maiatzaren 20an, Estrasburgon egindako bozketaren emaitza ospatzen du, honek gatazka inguruetatik datozen mineralen hornidura arduratsua bermatzea exijitzen baitu. Honek esan nahi du, Parlamentuaren proposamen honekin, kontsumo ondasunen ekoizpenean (gailu teknologikoak gehienak) eztainua, tantalioa, wolframioa eta urrea (“gatazken iturri diren mineralak”) erabiltzen dituzten EBko 880.000 enpresek mineralen jatorriaren berri eman beharko lukete.

Bozketa honen emaitza izugarrizko garaipena da, europarlamentarien gehiengoak Giza-Eskubideen babesa talde batzuen interes ekonomikoaren gainetik jarri baitu.

ALBOAN GKEak, nazioarteko beste 100 erakunde baino gehiagorekin batera, urtebete baino gehiago darama “Zure mugikorrak ezkutatzen duena” www.gatazkarikgabekoteknologia.org kanpaina indartsuan lanean eta 10.500 sinadura baino gehiago jaso ditu, Europan legedi batek Europako mineral-horniduraren industria -zeinak gatazka armatua elikatzen duen- erregula dezan.

Gainera, ALBOAN europarlamentari euskaldun eta nafarrekin izan da, gai humanitario hau azaltzeko.

Hurrengo hilabeteetan, Kontseiluak, Batzordeak eta Parlamentuak adostasun lanari ekingo diote, behin betiko legedia zehazteko.

ALBOANek eta gainerako erakundeek eskatzen diete kontuan hartzeko Parlamentuko Plenoak hartutako erabakia. EBko lege-ekimenak merkataritza guztia hartu behar du barne eraginkortasunez, horrela, mineralen merkataritza, gatazkak eta Giza-Eskubideen bortxaketen arteko loturak hausteko.

Dagoeneko, ia 10.000 pertsonek sinatu dute “Gatazkarik Gabeko Teknologia”-ren aldeko gutuna, eta hainbat erakunde gehitu dira proposamen honetara. Horregatik, ondorengo erakundeei eskertu nahi diegu kanpainara batu eta berau sinatu izana: Justicia i Pau, La Bretxa, Solidaritat Castelldefells Kasando, REDES a través de su Campaña África cuestión de vida, cuestión debida., Fundaçao Gonzalo da Silveira, Grupo Pro- África, Gernikatik Mundura, Gernika Gogoratuz, Lurgozo, eta JSN.

EUROPAKO PARLAMENTUAK “GATAZKADUN MINERALEN” ERREGULAZIOA BOZKATUKO DU MAIATZAREN 20AN

COLTAN - MINA EN RUBAYA - COOPERATIVA EN GOMA txDatorren maiatzaren 20an Europako Parlamentuko plenuak “gatazkadun mineralen” erregulazioa bozkatuko du.

Orain, hiritarrok aukera berri bat dugu gure Europako ordezkariek -gure ahotsak entzun ditzaten- Europakok enpresek Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazkaren edo beste edozein gatazkaren edo arrisku handiko eremuen erantzukizuna beren gain har dezaten derrigorrezko legedia exijitzeko.
Read More

Gatazkapeko mineralei buruzko bozketa

Coltán

Apirilak 13 eta 14an INTA (Committee on International Trade) besteak beste, Iulu Winkler hizlariaren “Gatazkapeko Mineralak” buruzko proposamena bozkatzeko bilduko da.  INTA Europar legebiltzarrean nazioarteko merkataritzaz arduratzen den batzordea da.

Bilera garrantzitsu honi arreta berezia eman behar diogu. Batzorde horretatik aterako den proposamena hurrengo maiatzean Europako Parlamentuko osoko bilkuran aurkeztuko bait da.

Dakizuenez Europar batasunean mineralen merkataritza arauzten duen legeak zorrozteko lanean aritu gara; mineralalen, baliabide naturalen, gatazken eta ezkubideen urraketa larrien arteko loturak apurtuko duen arau berria sortuz.

Jadanik 9.000 pertsona baino gehiago sinatu dugu eskaera honen alde Orain, gure tramankulu teknologikoek daukaten mineralen bitartez gudak edo gatazkak finantzatzea eragozten duen erregulazio bat nahi dugula kontatu ahal izango diegu gure buruzagiei.

Azken asteetan, eta presioa handitu eta informatzeko asmoz Europako Parlamentuan presentzia daukaten alderdi politikoen ordezkariekin elkartu gara.

Honela hiru bilerak izan ditugu jadanik: Pablo Zalba- PP, Ramón Jauregi – PSOE eta Maite Iturre – EH Bildu. EAJ-PNVko Izazkun Bilbaorekin Apirilaren 17an elkartuko gara. Topaketa hauetan, “gatazkapeko mineralak”arazoari buruz informatzeko aukera izan dugu, era berean gure diputatuei eta parlamentariei zuen eskaerak aurkeztuz

komisioak merkataritza (INTA) eta Garapeneko (DEVE) komisioekin batera diru kopurua prestatuu dute Gobernuak eta tokiko populazioak prozezu honetatik sortuko den erregulazioa martxan jartzen laguntzeko

Azkenik Gogoratu gure eskaerak hauek direla:

1. Sortutako erregulazioa derrigorrezkoa izatea
2.-Lehenengo aldiz beraien produktua Europan salduko duten enpreseei aplikatzea
3. Gatazka arrisku handia duten guneekin lotura daukasten baliabide natural guztiei aplikatzea, eta ez soilik 3TG-ei
4. ELGAk ikuskaritzari eta informazioari buruz jarritako irizpideei egookitu
5. Eremu geografiko orokorra mantendu, ELGAren gidaritzapean jasotako definizioari egokituz.

Oraindik sinatu ez ba duzu, lotura honen bitartez egin dezakezu.