Gatazkarik gabeko teknologia kanpaina izango da librekon 2016 ekitaldian

ALBOAN en el LibreCon. Software libre

ALBOAN en el LibreCon. Software libre

 

Datozen azaroaren 22 eta 23an Bilbon izango den LibreCon 2016 negozio eta teknologia irekien nazioarteko topaketan izango du protagonismoa Gatazkarik Gabeko Teknologia  (GGT) kanpainak.

Ekitaldian kanpainaren hainbat alde azaltzeko gune berezia jarriko da. Horrela, bi egunetan Iván Benítez argazkilariak eginiko Zure mugikorrak ezkutatzen duena erakusketa izango da ikusgai. Telefono mugikorrak, ordenagailuak eta beste gailu elektronikoak fabrikatzeko ezinbestekoak diren mineralak Kongoko Errepublika Demokratikoan nola erauzten diren gureganatzen digu erakusketa horrek 29 iruditan

Bestaldetik, 22an asteartean, Justine Masika, Synergie des Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles (SFVS) erakundeko buruak herrialdeko ekialdean orokortua dagoen emakumeen aurkako bortizkeriari buruzko hitzaldia eskainiko du. SFVS erakundea tokiko 35 erakunde batzen dituen sarea emakumeei babesa lau alorretan emanez: laguntza medikoa, juridikoa, psiko-soziala eta ekonomikoa.

22an ere Amparanoia taldekoa izandako Amparo Sánchez kantariak hainbat material aurkeztuko du, ALBOAN eta GGT kanpainari eginiko laguntzaren ondorioz: Kongorako bidaian grabatutako bideoak, eta Mamá África abestia bertan joko duena

23an Guillermo Otano, ALBOAN-eko Ikasketa eta Formakuntza Proposamena saileko teknikariak Teknologia elektronikoaren etika: mugikorrak eta gataztaz kutsatutako mineralen arazoa izeneko hitzaldia emango du.

Bere aldetik, LibreCon ekitaldiak teknologiak eta garapen etikoak bat egiteko konpromisoa gauzatuko du Gatazkarik Gabeko Teknologia (GGT) kanpainari sarrera bakoitzeko 3 euro emanez.