Ikastetxeen txokoa - Gatazkarik Gabeko Teknologia - Alboan

Zer da “ikastetxeen txokoa”?

Espazio honetan, aukera eman nahi dugu ikastetxeek Gatazkarik Gabeko Teknologiaren kanpainan parte har dezaten. Ildo horretan, informazioa jaso dugu hainbat ataletan, kanpaina bera, proposamen pedagogikoak eta parte hartzeko dauden aukerak azaltzeko.

Zehazki, espazio hau Euskal Herriko Ikastolak eta ALBOAN erakundeak Gatazkarik Gabeko Teknologiaren kanpainaren inguruan hezkuntza proposamen bat sortzeko eta ikasleak mobilizatzeko sinatu duten hitzarmenaren ondorioa da. IKASELKAR argitaletxeak kaleratutako Gizarte Zientzien testuliburuaren bidez gauzatu da proposamena.


ALBOAN GKE

EAEko eta Nafarroako jesuitek nazioarteko lankidetzarako duten gobernuz kanpoko erakundea (GKE) gara. Lanean ari gara, gure gizarteak bazterrean uzten dituen pertsona askoren ondoan, bestelako herritartasun global bat lortzeko, munduan desberdintasuna sortzen duten bidegabekeriak salatu, ondasun komunitarioa sustatzen duen kultura eraiki, eta toki mailan nahiz mundu osoan pobrezia sortzen duten egiturak eraldatuko dituen herritartasuna, alegia.

Hori lortzeko, sarean biltzen gara mundu osoko pertsonekin eta taldeekin. Eraikuntza kolektibo horretan, gure lankidetzak gai hauek ditu ardatz:

  • Kalitatezko hezkuntza.
  • Ekonomiaren eta ekoizpenaren garapen iraunkor eta zuzena.
  • Ekintza humanitarioa, errepikatzen diren krisietan.
  • Baztertutako pertsonen aldeko demokrazia.

Gure jarduera osoan, zeharkako hiru ardatz hauek sartu ditugu:

  • Espiritualtasuna, giza garapenaren etorkizuneko dimentsio gisa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen onarpena, eta genero-zuzentasunarekiko konpromisoa.
  • Herritarren parte-hartzea, gizartean eta politikan eragiteko.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu gure webgunean.

Gatazkarik gabeko teknologia sustatzen duen ikastetxea

Gatazkarik Gabeko Teknologia Sustatzen duen Erakundea bilakatzeko ibilbidea: proposamen batzuk (Pdf)

Deskargatu hemen infografia pdf formatuan.

Hemen deskargatu kartela pdf formatuan.

Kanpainaren helburuak

KANPAINAREN HELBURU NAGUSIA: mugikor, tablet eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean dagoen gerrarekin duten lotura ezagutaraztea.

Beste helburu batzuk:

  • Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean dagoen drama humanitarioa ezagutzera ematea, eskualdean dagoen gerraren, mineralen erauzketaren eta kontsumitzen dugun teknologiaren artean dagoen lotura agerian jarriz.
    Teknologiaren barruan, “mugikorrak” funtsezko produktuak dira, mineral ugari baitaude haien barruan, besteak beste, “gatazkako” mineralak deitutako laurak, eskualdeko talde-armatuak finantzatzen dituzten mineralak.
    Mineralen inportazioa arautzen duen Europako araudia azpimarratzea, Europar Batasunean sartzen diren mineralekin gatazka-eremuetako talde armatuak finantzatzen lagunduko ez dela berma dezan.
  • Ekiteko eta mobilizatzeko beste proposamen batzuk egitea, herritarrak tartean sar daitezen.
    • Teknologiaren erabilera arduratsuari buruzko prestakuntza: boluntarioen taldeentzat eta ikastetxeentzat.
    • Sinadurak jasotzea, Europako araudia aldatzeko.
    • Laguntza ekonomikoa ematea eskualdeko ekintza humanitarioko proiektuei.
    • Mugikorrak birziklatzea.

Proposatutako ekintzak

firma2Sinadura-bilketa: ALBOAN erakundean, sinadurak biltzeko kanpaina bat antolatu dugu, gure eskaerak ordezkari politikoei helarazteko. Europako araudiak eragotzi behar du mineralen nazioarteko kmerkataritzak gatazka armatuak bultza ditzan. Sinaduren bidez, gure ordezkariei erakutsiko diegu herritarrek horixe nahi dugula: gure instituzioek nola edo hala eragoztea legez kontra erauzitako mineralen merkataritza eta giza eskubideen urraketa Kongoko ekialdean.

  • Bidali bultzada emateko mezua helbide elektroniko honetara.
  • Jaitsi sinadura-orria PDF euskarrian, eta bidal iezaguzu postaz edo eskaneatuta (PDFaren esteka).
  • Mugiarazi ekimena zuen ezagunen artean eta sare sozialetan (sarean partekatzeko esteka).
    • facebook facebooken.
    • twitter twitterren.
    • google_plus google plusen.
    • linkedinlinkedinen.

 

dona_movilMugikorrak biltzea: “Mugikorrak Kongoren alde” “Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainari loturik proposatu den ekintza da. Erabili gabeko mugikorrak dituztenei gonbit egiten zaie mugikorrak birziklatzeko eman ditzaten, hainbat saltoki eta enpresatan dauden eta berariaz jarri diren ontzietan utzita. Proposamen honetaz eta parte hartzeko moduez gehiago jakiteko.

 

colaboraFuntsen bilketa: Aukera ematen da dirua emateko eta funtsak biltzeko ekintzak egiteko. Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko gatazkak lekuz aldatutako pertsonei laguntzeko bideratuko dira funtsak. ALBOAN lankidetzan ari da, eskualdeko emakumeen egoera eta hezkuntza hobetzeko egiten diren proiektuei eusten.

Kongoko gatazkaren arrazoiak eta ondorioak

Arrazoiak:

Control de las minas

Kongoko Errepublika Demokratikoa mundu osoko meatzaritza-eremurik garrantzitsuenetakoa da, herrialdearen ekialdea gehienbat. Lur horietan dago koltan mineralaren mundu osoko erreserben %80. Mineral hori gabe, ezinezkoa izango litzateke teknologia berrien iraultza, batez ere, teknologia mugikorraren iraultza. Koltanaz gain, beste hiru mineral hauek funtsezko zereginak betetzen dituzte: urreak, wolframioak eta eztainuak. Mineral urriak eta garestiak dira laurak, “gatazkako mineralak” deitutakoak edo, gordinago esanda, “odolezko mineralak”.

“Odolezko mineral” horiek ez dute gatazka piztu, baina, nolanahi ere, baliabide naturalek neurri handi batean hauspotu dute indarkeria. Guztiek erabili dituzte bertako baliabide naturalak euren burua finantzatzeko eta probetxua ateratzeko, hala XIX. mende amaierako botere kolonialek, nola egungo botere politikoa lortzearren borrokan ari diren talde armatuek eta eskualdean dituzten aliatuek.

 

Ondorioak:

  • 1998tik gaurdaino, bost milioi lagun baino gehiago hil dituzte.
  • 2013. urtean, milioi bat lagun aldarazi zituzten lekuz.
  • Emakumeen aurkako indarkeria sistematikoa ere oso kezkagarria da. Nazio Batuek emandako zenbatespenik baxuenen arabera, 15.000 emakume bortxatzen dituzte urtero. Adituek diotenez, kopuru hori esponentzialki igo da, 400.000 biktima ere izan baitira urtean, eskualdean gatazka gehien izan den urteetan.
  • Nekazaritza era masiboan utzi da alde batera, meatzeetan lanean hasteko. Horrek elikagaien krisi larria eragin du, gehienbat bertako oinarrizko elikagaien eskasia, esate baterako, jukazko irinarena.
  • Zenbatespenen arabera, eskolara joateko adinean dauden 3,5 milioi haur (6 eta 1 urte artekoak) eta 4 milioi nerabe inguru (12 eta 17 urte artekoak) eskolatu gabe daude.
  • “Odolez zikindutako” mineralak dira gure mugikorretan ezkutatuta eskura iristen zaizkigunak. Horretaz gehiegi ohartu gabe, laguntza ematen dugu, meatzeetan jende asko esplotatzen jarraitzeko eta gatazketan parte hartzen duten talde-armatuak mantentzeko.

Lanerako materialak

Prestakuntza-fitxak

Goizean hasi eta gauera arte, gailu elektronikoak izaten ditugu poltsiko eta poltsetan. Pertsona askorentzat, ezinbestekoak dira. Mugikorrei buruz ari gara, jakina. Baina, zer dakigu mugikorrei buruz? Zer-nolako eraginak dituzte mugikorren fabrikazioak eta erabilerak?

“Gatazkarik Gabeko Teknologia” kanpainaren bidez, agerian jarri nahi dugu gailu asko erabiltzen ditugula egunez egun, gure bizitza-estiloei jarraiki, zer baldintzatan fabrikatu diren edo jadanik erabilgarriak ez direnean haiekin zer egiten den jakin gabe.

Fitxa hauetan, sarrera labur bat egingo dugu gai nagusietako batzuk aurkezteko, hain zuzen, ekoizpen-sistemaren inguruko pertsona batzuen eskubideen urraketen eta gure bizitza-estiloen artean dagoen loturari dagozkionak.

Hitzaurrea eta kanpainaren definizioa

Fitxa 00 deskargatu.

Gatazka mineralak. Definizioa

Fitxa 01 deskargatu.

Gatazka- mineralak: gure poltsikoraino egiten duten ibilbidea, eta ondorengoa.

Fitxa 02 deskargatu.

Juego online

Jolastu

Walikale online bideo-jokoaren bidez, kontzientzia hartuko dugu teknologia mugikorraren erabilerari eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazkarekin duen harremanari buruz.

Bildutako mugikorrak

Euskal Herriko Ikastolen elkarteak bildutako mugikorren kontaketa bereiz egin nahi dugu. Lagunduko diguzu 10.000ra iristen?

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK ETA ALBOAN ERAKUNDEAK SINATUTAKO HITZARMENARI JARRAIKI, IKASTOLEK BILDUTAKO MUGIKORREN KONTAGAILUA.

Atal honetan, mugikorrak biltzeko ekimena nola dagoen ikusiko duzu. Bloke bakoitzak 1.000 mugikor bildu direla adierazten du. Guztira, 10.000 mugikor Kongoren alde. Helburuak lortu ahala, blokeen kolorea aldatu, eta berde jarriko da. Bloke guztiak berde daudenean, 10.000 mugikor biltzeko helburua beteko dugu.

 

 

Kongoko Errepublika Demokratikoan sustatutako proiektuak

ALBOAN urte luzez aritu da Kongoko erakundeekin eta Jesuiten Errefuxiatuentzako Zerbitzuarekin elkar harturik, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko biztanleen egoera hobetzeko lagungarriak diren proiektuak bultzatzen.

Batez ere hezkuntza-arloan jarduten dugu, neska-mutilen eta gazteen prestakuntza eta sarbidea hobetu nahian, bizitzan aukera gehiago izan dezaten. Bestetik, bultzada ematen diegu sexu-indarkeriaren biktimei laguntza ematen ari diren emakumeen erakundeei. Jarduera hori funtsezkoa da herrialdean, Kongoko Errepublika Demokratikoa emakumeentzako bizitokirik okerrenetakotzat jo baita, emakumeen aurka dagoen indarkeria eta bereizkeria direla-eta.

nino-escuelaeu mujer-trabajandoeu