Egunerokoan erabiltzen ditugun gailu teknologiko asko (mugikorrak, ordenagailu eramangarriak…) mundu guztia zeharkatzen duen fabrikazio-kate luze baten ondoren iristen dira gure eskuetara.
Enpresek azken produktuen diseinu eta ezaugarri berriak iragartzen dituzte, baina ez dute negozio horrek kate globalizatuaren maila askotan duen eraginaren berri ematen.
Erakundeok Europan araudi bat egiteko eskatzen dugu talde armatuei lotutako mineralak dauzkaten produktuak merkaturatzea eragozteko; isiltasun hori apurtu nahi dugu, eta jakinarazi zer gertatzen ari den katearen mailarik urrunenean, hots, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean. Eskualde horretako meategietan “odolezko mineralak” direlakoak erauzten dira: tantalioa, wolframa, eztainua eta urrea, gure teknologiaren elektronika fabrikatzeko beharrezkoak direnak.
#ConnectCongo BIDAIA
Uztailaren erdialdetik eta aste batzuez, ikertzaile eta kazetari batekin joan zaitez meategietara: Gemma Parellada. Berak lagunduko digu ezagutzen zer egoera dagoen Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko meategi-herrietan eta zer iritzi duten egunero-egunero gerra elikatzeaz susmagarri diren mineral horiek erauzten, garraiatzen edo merkaturatzen dituzten pertsonek. “Odolezko mineral”en negozioaren egoera gertutik ezagutzen duten emakume batzuen ahotsak ere entzungo ditugu, eta herrien eskubideak defendatzen eta irabazi handiko negozio horri kontrol-neurriak aplikatzen saiatzen diren tokiko eta nazioarteko erakundeen ordezkarienak ere bai.
Kongoko Errepublika Demokratikoko “odolezko mineral”en berri jakin, hitz egin eta jardun nahi baduzue, jarraitu erakunde sustatzaileen bidaia horren kronika uztailaren 20tik aurrera #ConnectCongo gaiarekin twitterren eta facebooken:
@africaredes
@ALBOANongd
@JusticiaiPau